Kontuak ateratzen hasita hilabete eskaz inguru igaro dela esango nuke. Ohea egiten dihardudan bitartean gogoko dut irratia entzutea. "Orain bai argi dudala kontrolatuta eta espiatuta gaudela" dio emisorean entzuten den ahots ezezagunak. Nik argi dudan gauza bakarra zera da; honako istoriotxo hau egia bada, ez dugu casting-ik igaro beharko Gran Hermanon parte hartu ahal izateko.
Aitak, Estatu Batuetan aurkitzen den semeari e-mail bat idatzi zion esanaz bonba nuklearrak zituela soroan. Hauen kokaguneaz, garrantziaz, etab. mintzatzen zaio aita idatzitako gutun elektronikoan. Ez dira egun askorik igarotzen Estatu Batuetako polizia ate aurrean agertu zen arte. Lurra altzatu behar omen zuten, zerbaiten bila omen zebiltzan. Dena hankaz gora jarri baina alferrik, ez zuten ezer aurkitu. Egun batzuk igaro ostean aitak e-maila idatzi berri zuen zera esanaz semeari:... egon hadi lasai, lurra erei didate eta ez dut zure laguntzarik behar izango...